Lezama bizirik
2005eko ekainaren 3an Lezamako auzokide eta herriko elkarte desberdinetako partaideok LEZAMA BIZIRIK sortu genuen. Batez ere, Bilbao Metropolitanoko Plan Territorial Partziala (PTPBN) behin betiko onartzearen mehatxupean, lezamarrok elkartu eta defendatzearen beharra sentitu genuelako.
Plan honen edukiak aztertu ondoren, guztiz argi geneukan, proiektua onartua izatekotan gure herriaren etorkizuna arrisku larrian izango zela. Ez gaude, noski, garapenaren kontra, ez eta Euskal Herriko, Bizkaiko eta eskualdeko herrien iraunkortasuna eta oreka helburu duten lurzoru planifikazioen aurka ere. Alderantziz, uste dugu, plangintza hauek beharrezkoak direla lurraldearentzat eta bertan bizi garenontzat, etorkizun hobeagoaren bidean.
Horregatik, Gure seme-alabek berton bizitzeko eskubidea eta bizitza kalitate egokia izan dezaten, eta era berean, inguratzen gaituen lurraldearen identitatea errespetatu eta defendatzen duten ideiak, ekimenak edo proposamenak bideratu eta koordinatzeko tresna izan nahi du LEZAMA BIZIRIKek.