• Marzo
    1050 hektareako "esperimentazioa" pinuaren gaixotasuna tratatzeko
    Espainiako Ingurumen Departamentuak fumigazioak debekatu ondoren Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurrera segitzea eta 1050 hektarea oxido kuprosoarekin tratatzea. Fumigatu egingo dira? Horrela ez bada fumigazioa ez den sistema hori ez dago oso garbi zein izango den. Nola aplikatuko da tratamendu hori?

    Oxido kuprosoa espektro orokorreko biozida bat da. Kontuan izan behar da ekosisteman dauden onddo guztiak akabatzen dituela eta kate trofikoan pilatu egiten dela.
    Horretaz gain REACH (UE) 2015/830 txostenaren arabera oso toxikoa da organismo akuatikoentzat, eta ingurumenean arrisku akutuak eta kronikoak eragiten ditu. Beraz, gomendioa da ingurumenean ez erabiltzea.

    Eusko Jaurlaritzaren “ideia berritzaile” horrek burura ekartzen digu Japoniak ehunka balea ehizatzeko erabiltzen duen argudioa. A priori “ikertzeko” ehizatzen dituzte, eta gero behin hilda komertzializatu egiten dituzte eta jan, noski. Ikertzeko badira ez da nahikoa izango urtero 2 edo 3 harrapatzea? Hori izango litzateke logikoena, bestea, iruzurra baino ez da.
    Pinudien kasuan “esperimentatzeko eta ikertzeko” , agian, nahikoak izango lirateke hektarea gutxi batzuk. Gainera askoz ere merkeagoa izango litzateke.

    Beste zalantza bat da zenbat aplikazio egin beharko dute tratamendua eraginkorra izateko. Astero errepikatu beharko da? Hamabostean behin?. Jakin badakigu onddoen kontra erabiltzen diren tratamenduak behin eta berriro errepikatu behar direla, eta batez ere tratamendu prebentiboak direla. Gaitza behin zabalduta ez dago sendatzeko modurik. Kaltetutako landare zatiak moztu egin behar dira.
    Jadanik pinu asko hilda daude edo oso kaltetuta. Pinudi horietan ere tratamendua egingo da? Edo bota egingo dira besterik gabe? Eta pinuaren ostean zer landatuko dute? Eukaliptoa? Edo ingurumenarentzat “desastrosoa” den antzeko beste espezieren bat? Eta horretarako sektoreak diru-laguntzak jasoko ditu?


    Lezama Bizirk