• Noviembre
    Kantuak, bazkaria, solasaldia eta kontzertua URRUTI gogoratzeko 5 urte eta gero.
    2013ko azaroaren 28an hil zen Brasilen Igor Urrutikoetxea Bilbao , "Urruti", bertan sufritutako istripu baten ondorioen kontra hilabete oso bat borroka latza eman ondoren.
    Orduan 38 urte zituen eta bere heriotza kolpe gogorra izan zen bere familiarentzat eta herrian, lan munduan, politikan, sindikalgintzan edota hainbeste esparrutan berarekin jarduera partekatzen genuen lagunentzat.
    Bost urte pasatu dira baina Urrutik oso present jarraitzen du gure gogoan. Orain bost urte esan genuen bezala bera joan zen baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizi bizirik diraute.
    Aurten , bostgarren urtemuga honetan, aurreko urteetan egin dugun bezala, esparru ezberdinetako lagunek Urrutiren memoria aldarrikatuko dugu, prestatu ditugun ekimenetan azaroaren 28ko aurreko eta osteko asteburuan. Horrela azaroaren 25ean , domeka, goizez ohiko bisita antolatu dugu Urrutiren haritzara eta bertan , herriko Ekidazu abesbatzaren laguntzaz abesti batzuk kantatuko ditugu eta ekitaldi intimo eta apala egingo dugu bere familiaren etxalde inguruan. Geroago , Goitioltzako txokoan, herri bazkaria ospatuko dugu etorri nahi duten lagun guztiekin. Bazkalostean Intersindikal Canariako ordezkaria den Luzy Rodriguez andrearekin solasaldi atsegina izango dugu.
    Astebete beranduago , azaroaren 30ean, barikua, kontzierto bat antolatu dugu Oxangoiti Tabernan," Tokan 2 La Polla" taldearekin. Talde honek Urrutik oso gustuko zituen "La Polla"ren abestiak bertsionatzen dituela eta egoki iruditu zaigu Lezamara ekartzea urteurrun honetarako.
    Animatu eta parte hartu ekimen hauetan. Gogoratu 23ko bazkarirako izena eman behar duzula Oxangoiti Tabernan azaroaren 20a baino lehen.
    Gora Urruti!

    Lezama Bizirk