• Junio
    LEZAMA BIZIRIK EGUNA : LAGUNDU LURGAIA FUNDAZIOA, GURE BASOEK BEHAR DUTE ETA
    Pasa den ekainaren 9an ospatu genuen Lezama Bizirik eguna. Goizean, 2017an hasi ginen basogitzaren inguruko hausnarketari jarraia ematen, Lurgaia Fundazioa Urdaibain garatzen ari den baso proiektu batzuk ezagutu ahal izan genituen.
    Lurgaia Fundazioko kidea den Jon izan genuen lagun bisita osoan eta bere azalpenak benetan interesgarri eta argigarriak izan ziren . Gizarte zibilaren laguntza hutsarekin aurrera daramaten basoen kudeaketa, errekuperazio bidean batez be, naturarekin batera garatzen dira . Hau da , ahalik eta aldaketa eta bortxaketa gutxien eragiten, eta horrela pittika pittika erakusten ari da ze nolako gaitasuna daukan naturak , bere kabuz, gizakumeok egin dizkiogun kalteak gainditzeko. Makinaria astuna, desbrozadorak, eta mota guztiko tresna erasokorrak apenas erabiltzen dira eta , ahal den neurrian, naturak berak aktibatzen dituen garapen bideak aprobetxatzen eta sendotzen saiatzen da egiten.
    Zoritxarrez orain arte Lurgaiako kideek darabiltzaten irizpideak ez dira gure administrazioen , eta batez be, gure Foru Aldundien gustukoak. Instituzio ofiziletatik, ostera, gure lurrean hain kalte handiak eragiten dituzten pinu eta eukalipto monokultiboak segitzen dira bultzatzen eta laguntzen,eta herbizidak zein ongarri kimikoak erabiltzen. Halaber kudeaketa eredu "ofiziala" gero eta kuestionatuagoa dago...matarrasa erabilera, garbiketa indiskriminatua, espezie bereko plantazio handiak, landaketa mota "erregularrak", pisten zabaltze etengabea...
    Oraingo egoera hau kontuan hartuta etorkizun urbilean aurrikuspena batere baikorra ez den arren, Lurgaia bezalako herri mugimenduari esker gure basoetan esperantzak bizirik darrai.
    Fundazioak aurrera segitzeko herritarren laguntza behar dute , horretarako bazkide egin gaitezke edota bolondres bezala ere izena eman daiteke , daukaten ekimen askotako edozeinetan parte hartzeko. Halaber jakin ezazue lan egiteko behar dituzten lurrak batez ere urte batzuetako zesioetan oinarritzen dela , era honetan jadanik ehundaka hektareatan ari dira lanean, horietako batzuk Larrabetzun. Urte gutxi batzuetan egindakoaren emaitzak ikus daitezke eta benetan dira positiboak.
    Hona hemen Lurgaia Fundazioaren web orria: www.lurgaia.org , beraren bitartean harremanetan jarri zaitezkete beraiekin, bazkidetzeko, bolondres moduan izena emateko edota lurren zesioak zertan datzan jakiteko.
    Anima zaitez , beraiek merezi dutelako , eta gure lurrak ere behar duelako.


    Lezama Bizirk