• Agosto
    ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK ELKARTEA BERRIRO MUGETATIK KLUBEKO EKIMENEAN

    Mugetatik klubak informatu duenez, aurtengo Lezamako Mugetatik Mendi Lasterketa eta Ibilaldian izen emateagatik batuko den diru kopurutik zati bat "Ongi Etorri Errefuxiatuak" elkartearentat izango da.
    2016ko edizioan be elkarte honetako kideak presente egon ziren ekitaldian , materiala saltzeko mahai bat jarri eta Lasterketa eta Martxako sariak ematen. Halaber, antolatzaileek izen ematetik ateratako 400 euroko laguntza bideratu zuten errefuxiatuen inguruko ekimenetan erabiltzeko.
    Lezama Bizirikek, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen lana eta konpromezuarekin bat etorrita, Mugetatik klubaren erabakia goraipatzen du eta Martxa eta Lasterketan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei.

    Lezama Bizirk